2013-02-07

Etxerakolanak!!!!



Ditxosozko etxekolanak!! Ez gara inoiz libratuko? Definizio HAU iraukurrita badirudi gauza inozoa dela, baina ez, guztiok badakigu hori ez dela egia, amesgaiztorik gaiztoena direla. Nola egin aurre? Gurasoei laguntza emateko artikulu ezberdinak idazten dira aldizkarietan, HAU adibidez. Eta eztabaida egiten da, ea komenigarriak diren ala ez (ikusi artikulua).
Eta zuen lana, klasean egitekoa, hauxe izango da:
Hasteko, irakurri ondo hiru testuak (ez ibili tontoarena egiten, aprobetxatu denbora). Gero erantzun galdera hauei (gogoratu: idazten dena notarako balio du):
  • Nola ikusten dituzu zuk etxekolanak? Beharrezkoak edo alferrikoak? Zergatik?
  • Zein da etxekolan gehien jartzen dizun irakaslea? Eta gutxien agintzen dizuena?
  • Nola antolatzen duzu zure denbora etxekolanak egin ahal izateko?
  • Etxekolanak egongo ez balira, zer egingo zenukeen arratsaldeetan?
  • Posiblea da etxekolanik gabeko eskola? Nola imajinatzen duzu?
  • Zuetariko batzuk egiten dituzue etxekolanak liburutegian. Kontuz, arriskutsua izan daiteke. Begiratu, bestela, HEMEN.
Lanak bidaltzeko, publikatu iruzkin (komentario) bat. Horretarako, Gmail kontu bat beharko duzu. Ez baduzu, horixe da egin behar duzun lehenengo gauza, horretarako sakatu ESTEKA HAU.

2013-02-06

INAUTERIAK!!!!!



Bueno, bueno, gutxi falta da mozorroen festarako! Inauteriak...zergatik gustatuko zaigu horrenbeste mozorroak janztea, eta beste itxura bat hartzea? Eta, bistan denez, ez da gauza berria. Irakurri arretaz, bestela, artikulu hau, edo beste hau.
Institutuan, beti mozorratzen gara, bai ikasleak, baita irakasleak ere. Aukeratu duzu zuk zurea? Ba lasai, apur bat geroago kontatu beharko duzu eta. Orain, hasi pentsatzen, jarri neuronak martxan eta erantzun galdera hauei:
  • Deskribatu nola izango den zure aurtengo mozorroa, detaile txikienak ere emanez.
  • Eta zein da txikitatik gogoratzen duzun mozorroa?
  • Irakurri beste artikulu hau. Deskribatzen diren pertsonaien artean ("pertsonaia..." zerrendan sakatu eta joan banan banan ikusten) , zein gustatzen zaizu gehien mozorrotzeko? Eman erantzunaren arrazoiak.
  • Eta ez dakit astirik izango duzuen bideoa ikusi ahal izateko, espero baietz...