2013-02-07

Etxerakolanak!!!!



Ditxosozko etxekolanak!! Ez gara inoiz libratuko? Definizio HAU iraukurrita badirudi gauza inozoa dela, baina ez, guztiok badakigu hori ez dela egia, amesgaiztorik gaiztoena direla. Nola egin aurre? Gurasoei laguntza emateko artikulu ezberdinak idazten dira aldizkarietan, HAU adibidez. Eta eztabaida egiten da, ea komenigarriak diren ala ez (ikusi artikulua).
Eta zuen lana, klasean egitekoa, hauxe izango da:
Hasteko, irakurri ondo hiru testuak (ez ibili tontoarena egiten, aprobetxatu denbora). Gero erantzun galdera hauei (gogoratu: idazten dena notarako balio du):
  • Nola ikusten dituzu zuk etxekolanak? Beharrezkoak edo alferrikoak? Zergatik?
  • Zein da etxekolan gehien jartzen dizun irakaslea? Eta gutxien agintzen dizuena?
  • Nola antolatzen duzu zure denbora etxekolanak egin ahal izateko?
  • Etxekolanak egongo ez balira, zer egingo zenukeen arratsaldeetan?
  • Posiblea da etxekolanik gabeko eskola? Nola imajinatzen duzu?
  • Zuetariko batzuk egiten dituzue etxekolanak liburutegian. Kontuz, arriskutsua izan daiteke. Begiratu, bestela, HEMEN.
Lanak bidaltzeko, publikatu iruzkin (komentario) bat. Horretarako, Gmail kontu bat beharko duzu. Ez baduzu, horixe da egin behar duzun lehenengo gauza, horretarako sakatu ESTEKA HAU.

2013-02-06

INAUTERIAK!!!!!



Bueno, bueno, gutxi falta da mozorroen festarako! Inauteriak...zergatik gustatuko zaigu horrenbeste mozorroak janztea, eta beste itxura bat hartzea? Eta, bistan denez, ez da gauza berria. Irakurri arretaz, bestela, artikulu hau, edo beste hau.
Institutuan, beti mozorratzen gara, bai ikasleak, baita irakasleak ere. Aukeratu duzu zuk zurea? Ba lasai, apur bat geroago kontatu beharko duzu eta. Orain, hasi pentsatzen, jarri neuronak martxan eta erantzun galdera hauei:
  • Deskribatu nola izango den zure aurtengo mozorroa, detaile txikienak ere emanez.
  • Eta zein da txikitatik gogoratzen duzun mozorroa?
  • Irakurri beste artikulu hau. Deskribatzen diren pertsonaien artean ("pertsonaia..." zerrendan sakatu eta joan banan banan ikusten) , zein gustatzen zaizu gehien mozorrotzeko? Eman erantzunaren arrazoiak.
  • Eta ez dakit astirik izango duzuen bideoa ikusi ahal izateko, espero baietz...

2012-12-05

Azkeneko modan?


Jarraitzen diozu modari? Bai? Ez? Batzuetan zaila da esatea zer den moda eta zer ez, ezta? Bueno, zalantzak argitzeko, hona hemen definizio bat. Eta beste honetan gure moda-disenatzailerik famatuenaren bizitzari buruzko datu batzuk irakur ditzakezue. Ikustean denez, modari buruz hitz egitea modan dago. Eta zuen mintzagaia horixe izango da, moda, eta horretarako galdera batzuk erantzun beharko dituzue (mesedez, gogoratu blogean idazten duzuen guztiak notarako balio duela, hau da, gutxi eta txarto idazten baduzue, nota eskasa izango duzue):
  • Modari jarraitzen diozu? Zergatik?
  • Zein da gehien gustatzen zaizun jantzi mota? Zein da arrazoia? Eta gutxien gustatzen zaizuna? Zergatik?
  • Zein da zure bizitza osoan jantzi duzun arroparik arraroena? Zergatik jantzi zenuen?
  • Zein da gustuko duzun kolorea? Eta zein ez zaizu gustatzen?
  • Pentsatu zure institutuan erabakitzen dela uniformea jantzi behar duzula. Nolakoa izatea gustatuko zaizu? Deskribatu zehaztasunez.
  • Janztea askotan oso zaila izan daiteke. Begiratu hemen:

2012-11-26

AZTERKETAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Ba hori, jadanik hasi zaretela azterketak egiten. Jadanik badakizue zer den instian nota on bat (edo batzuk, espero) ateratzea. Eta, azken batean, horretan datza gure nahirik handiena: notetan. Azterketa bat bueltatzen digutenean, ikusten dugun bakarra da emaitza. Berdin zaigu nola lortzen dugun, edo zer egin behar den 5 bat baino gehiago lortu ahal izateko. Eta kopiatu behar bada, ba hori, kopiatzen dugula. Badakizue zertaz hitz egingo dugun gaur? Oso ondo, oso azkarrak zarete. Bai, azterketak izango ditugu mintzagaia. Esate baterako, hemengo testu hauetan:
1    2    (Bai,badakit, ez daude euskaraz idatzita. Eta ez, ez dira OSORIK irakurri behar, 5-10 minutuko begirada baino ez diezue eman behar).
Eta orain, galderak. Zer espero zenuten, galderarik gabeko sarrera?
  1. Azterketak,testak, horrelakoak egin beharko ez balira, zein(tzuk) izango litzateke/lirateke benetan pertsona batek dakiena modurik egokiena/k?
  2. Azterketak justuak dira? Zergatik?
  3. Zuen lagunen batek oso azterketa garrantzitsu bat egin behar du. Zeintzuk izango lirateke bete behar diren azterketa on bat egiteko urratsak? Pentsatu eta azaldu (6-8 urrats).
  4. Inoiz saiatu zara azterketetan kopiatzen? Zergatik?
  5. Eta, bukatzeko, gozatu bideoarekin (ez duzu ezer entzun behar, beraz, amatatu borazgailuak).