Ditxosozko etxekolanak!! Ez gara inoiz libratuko? Definizio HAU iraukurrita badirudi gauza inozoa dela, baina ez, guztiok badakigu hori ez dela egia, amesgaiztorik gaiztoena direla. Nola egin aurre? Gurasoei laguntza emateko artikulu ezberdinak idazten dira aldizkarietan, HAU adibidez. Eta eztabaida egiten da, ea komenigarriak diren ala ez (ikusi artikulua).
Eta zuen lana, klasean egitekoa, hauxe izango da:
Hasteko, irakurri ondo hiru testuak (ez ibili tontoarena egiten, aprobetxatu denbora). Gero erantzun galdera hauei (gogoratu: idazten dena notarako balio du):
- Nola ikusten dituzu zuk etxekolanak? Beharrezkoak edo alferrikoak? Zergatik?
- Zein da etxekolan gehien jartzen dizun irakaslea? Eta gutxien agintzen dizuena?
- Nola antolatzen duzu zure denbora etxekolanak egin ahal izateko?
- Etxekolanak egongo ez balira, zer egingo zenukeen arratsaldeetan?
- Posiblea da etxekolanik gabeko eskola? Nola imajinatzen duzu?
- Zuetariko batzuk egiten dituzue etxekolanak liburutegian. Kontuz, arriskutsua izan daiteke. Begiratu, bestela, HEMEN.
