Jarraitzen diozu modari? Bai? Ez? Batzuetan zaila da esatea zer den moda eta zer ez, ezta? Bueno, zalantzak argitzeko, hona hemen definizio bat. Eta beste honetan gure moda-disenatzailerik famatuenaren bizitzari buruzko datu batzuk irakur ditzakezue. Ikustean denez, modari buruz hitz egitea modan dago. Eta zuen mintzagaia horixe izango da, moda, eta horretarako galdera batzuk erantzun beharko dituzue (mesedez, gogoratu blogean idazten duzuen guztiak notarako balio duela, hau da, gutxi eta txarto idazten baduzue, nota eskasa izango duzue):
- Modari jarraitzen diozu? Zergatik?
- Zein da gehien gustatzen zaizun jantzi mota? Zein da arrazoia? Eta gutxien gustatzen zaizuna? Zergatik?
- Zein da zure bizitza osoan jantzi duzun arroparik arraroena? Zergatik jantzi zenuen?
- Zein da gustuko duzun kolorea? Eta zein ez zaizu gustatzen?
- Pentsatu zure institutuan erabakitzen dela uniformea jantzi behar duzula. Nolakoa izatea gustatuko zaizu? Deskribatu zehaztasunez.
- Janztea askotan oso zaila izan daiteke. Begiratu hemen:
